Zornotzako Udalak Mugikortasun Astearen balorazio "positiboa" egin du

Anboto 2021ko ira. 30a, 13:58

Herritarren parte hartze "aktiboa" azpimarratu du.

Joan zen irailaren 22an hainbat ekitaldi antolatu zituzten Gudari kalean, Mugikortasun Astearen baitan. Besteak beste, oztopoak gainditzeko ginkana bat, bide hezkuntzako zirkuitu bat, partybike bat eta tailer bat. Zornotzako Udalak herritarren jarrera goraipatu du, ekitaldietan "modu aktiboan" parte hartu dutelako: "Hasiera batean, antolattako egitasmoek umeentzako jolasak ziruditen arren, helduak ere animatu ziren parte hartzera", esan du udalak. Udalak herri iraunkorrago baten aldeko pausoak ematen jarraituko duela esan du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!