Zornotzako EH Bilduk Bilboko emakume batek jasandako eraso matxista gaitzetsi du

Anboto 2021ko ira. 29a, 10:50

Herritarrei eskatu die elkarte feministek deituriko mobilizazioetan parte hartzeko.

Zornotzako EH Bilduk "babesa eta hurbiltasuna" adierazi dizkio joan zen asteburuan, Bilbon, eraso matxista jasan zuen emakumeari, eta gaineratu du "neurriak bultzatzen" jarraituko duela, emakumeen eta LGTBI+ herritarren eskubideak egikaritzeko. Biktima lehentasunez artatzeko eskatu du EH Bilduk, eta beharrezkotzat jo ditu prebentzio-jarduerak garatzea, eta  "emakumeek eta LGTBI+ pertsonek indarkeriari aurre egiteko eta erasotzaileen zigorgabetasun soziala ez ahalbidetzeko tresnak" sortzea. Koalizio subiranistak adierazi du indarkeria matxista ez dela ekintza isolatu bat; "gizartea egituratzen duten jokabide, esplizitu, mezu normalizatu eta sinbolikoen multzoa" baino. Mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!