Sei taldek parte hartuko dute Zornotzako Txistu Egunean, zapatuan

Anboto 2021ko ira. 21a, 12:14

Txistulari bandek herriko kaleetan egingo dituzten kalejirekin abiatuko dute egitaraua

Udazken Txistulari Taldeak Zornotzako Txistulari Eguna antolatuko du zapatuan udalarekin elkarlanean. Aurtengoarekin XX. edizioa beteko dute. Udalak gogorarazi du hau ez dela "ohiko edizioa". Hala ere, ekimena antolatzea erabaki dute "segurtasun neurri guztiekin". Txistulariek herriko kaleak hainbat kalejiretan zeharkatuko dituzte, 17:00etan. 18:00etan banda guztiak elkarrekin aterako dira kalejiran. Sei taldek parte hartuko dute: Usartza Txistulari Taldea (Eibar), Itxaropena Txistulari Taldea (Lekeitio), Kankinkabara Txistulari Taldea (Bermeo), Goiz Deia Txistulari taldea (Lepazpi), Jaizale Txistulari Taldea (Durango) eta Udazken Txistulari Taldea (Zornotza).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!