Zornotzako 'Ziklo plana' aurkeztuko dute eguenean, herritarren aurrean

Anboto 2021ko ira. 14a, 11:31

Planak bizikletaren presentzia indartu gura du herrigunean. Herritarrek asmo horien xehetasunak ezagutu ahalko dituzte, Zelaieta zentroan, 19:00etan.

Europako Mugikortasun Asteagaz bat eginda, Zornotzako Udalak egitarau bat prestatu du irailaren 16tik 23rako. Hainbat ekitaldi antolatu ditu, tartean, hemendik aurrera landuko duten 'Ziklo plana'. Planaren aurkezpena herritarren aurrean egingo dute, hilaren 16an, Zelaieta zentroan, 19:00etan. Udalak aurreratu du Ziklo planak helburuen artean ditu "bizikletaren presentzia indartzea" eta gainerako trafikoarekin alderatuz gero "lehentasuna" hartzea. Gainerakoan, honako ekintza hauek osatuko dute Zornotzako Mugikortasun astea:

Irailak 16, eguena

  • Zornotzako ziklo-planari buruzko hitzaldia Zelaieta zentroan, 19:00

Irailak 22, eguaztena (17:00-20:00etara, Zelaieta parkean eta Gudari kalean).

  • Informazio-karpa. 
  • Bide-hezkuntzako zirkuitua. Oinarrizko zirkulazio-arauak Ikasi. Bizikleta eta kaskoa eramatea beharrezkoa da.
  • Partybike. Bost laguneko bizikleta, gidari baten laguntzarekin.
  • 7 legoako bota-tailerra. Modu alternatibo, desberdin eta oso dibertigarrian mugitzen ikasi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!