Zornotzako Udalak bukatutzat eman ditu Larreako Haur Hezkuntzako eraikinean egindako moldaketak. Gela bakoitzak bere berogailu eta leiho propioa izango ditu aurrerantzean. Espazioa armairu berriekin hornituta egongo da eta biltegi txiki bat ere izango du bere balda eta ateekin. Egokitutako bi gela berriek irakasleen gela zegona hartuko dute. Irakasleen gela berria, berriz, liburutegia izandako lekuan egongo da. Liburutegia, azkenik, eraikinaren hondoan.
Bestalde, jangelako beharginentzat aldagela berriak ipini eta bi komun gehiago instalatu dituzte. Estandarra da bat eta umeentzat egokitua bestea. Lanek 160.000 euroko inbertsioa izan dute.