La Bañerako saneamendua hobetzeko lanak hasiko dituzte asteon

Anboto 2021ko ira. 7a, 13:07

Hondakin-uren tratamendua eguneratzeko lanak egingo dituzte. Lanek hiru bat hilabeteko iraupena izango dute.

Zornotzako Udalak Etxanoko La Bañera inguruko ur saneamendua hobetzeari ekingo dio asteon. Udalak jakinarazi du bertako putzu septikoa San Martin errekaren ibilguaren barruan sartu dela higaduraren ondorioz, eta, horri konponbidea emateko asmoz Hondakin Uren Araztegi berri bat ipiniko duela. Instalazioa errekatik behar bezain urruti egongo dela eta eraikinetako isurketak batzeko kolektore sistema berria ipiniko duela gaineratu du udalak.

Lanek 145.000 euroko aurrekontua dute. Horren %68a Eusko Jaurlaritzak finantzatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!