Suleiman pianojole eta konpositore palestinarra da, eta bere musikak musika arabiarraren doinu eta erritmoen eragin handia du. Koronabirusaren eraginez, aforoa mugatua izango da; sarrerak Zelaieta zentroan edota www.zornotzaaretoa.eus webgunean eskuratu beharko dira.
ELEIZETAN 2021
Irailak 11, zapatua:
- Faraj Suleiman, 19:30ean Boroako San Pedro baselizan
Irailak 12, domeka:
- Vivo, 19:00etan Garaitondoko San Isidro baselizan
Irailak 18, zapatua:
- La guitarra acompañada, 19:30ean Bernagoitiko San Miguel elizan
Irailak 19, domeka:
- Vocalia, 19:00etan, Etxanoko Santa Marian.
Irailak 25, zapatua:
- Patricia Kraus, 19:30ean, Larreako San Juan Bautista elizan.
Irailak 26, domeka:
- Kendra, 19:00etan, Dudeako San Miguel elizan.