Larreako haurreskolak atsedenerako eta elikagaiak prestatzeko gune bana estreinatu ditu

Anboto 2021ko ira. 6a, 10:44

Zornotzako Udalak hainbat lan egin ditu udan, 0 eta 1 urte bitarteko geletan. 

Garbitasun gunea koltxonetekin, baonuontziarekin, eta aldaketetarako baliagarria den altzariarekin atondu dute. Elikagaiak prestatzeko gunea, bestalde, hozkailu batekin, harraskarekin eta elikagaiak biltegiratzeko apal batzuekin. 0 eta 1 urteko gelek amankomunean erabiliko dituzte gune biok. 

Lan horiez gainera, Zornotzako Udalak isolamendu akustikoa eta gune berri horietara sartzeko leihoak instalatu ditu. Lurrari, sistema elektrikoari eta hormei buruz ere, beste horrenbeste. Zorua berritu egin dute, sistema elektrikoa berritu dute,  eta margotu egin dituzte hormak. Udalak, guztira, 83.000 euroko inbertsioa egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!