Helduei begirako honako ikastaro hauek antolatu dituzte: mantentze-gimnasia, egokitzapen fisikoa, Aquagym, GAZ (Gluteoak, Abdomena eta Zangoak), Comby, Pilates, Xunba eta Spinbike. Horrez gainera, igeriketa ikastaroak ere eskainiko dituzte. Gazteei begira, dantza modernoa eta igeriketan hobetzeko ikastaroak ere antolatu dituzte. Umeentzak berriz, igeriketa ikastaroak.
Izena eman gura dutenek www.ametx.eus web orrira edo Larreako kiroldegira bertara jo beharko dute. Udalak jakinarazi du abonatuek lehentasuna izango dutela plaza eskuratzeko orduan. Horrez gainera, osasun neurriak bete beharko direla gaineratu du.