Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, suhiltzaileek Zornotzako etxebizitza batean piztutako sutea amatatu dute bart, 23:30ak aldera. Sutea Enrike Renteria kaleko etxebizitza abandonatu batean piztu zen. Ez da inor zauritu. Zornotzako udaltzaingoak eta suhiltzaileek parte hartu dute operatiboan.