Zornotzako Udalak mantentze gimnasia ikastaroak antolatu ditu 65 urtetik gorako herritarrentzat. Intentsitate leuneko jarduerak izango dira, hiru ardatzetanlanduko direnak: egokitzapen fisiko orokorra, jolas jarduerak eta erritmo jarduerak. Ikastaroa Zelaieta zentroan eskainiko dute urriaren 4tik aurrera. Saioak 12:00etik 14:00etara izango dira eta bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du.
Izena emateko epea irailaren 1ean zabalduko dute eta 24ra arte egongo da irekita. Irailaren 30ean, taldeen banaketa eta bakoitzaren ordutegia jakinaraziko dira. Udalak babes neurriak mantendu beharko direla gogorarazi du.