Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez koronabirus agerraldi bat egon da Zornotzako Orue egoitzan, eta horren ondorioz 21 egoiliar eta 4 behargin kutsatu dira. Aldundiak azpimarratu du egoiliar guztiak daudela txertatuta, sintomarik barik daudela, eta solairu berean bizi direla.