Zornotzako Udalak bukatu ditu Urritxeko institutuaren ondoan dagoen aparkalekua hobetzeko lanak

Anboto 2021ko abu. 21a, 13:25

Urritxeko aparkalekua.

Besteak beste, zoladura berritu eta aparkalekua asfaltatu dute 24.000 euroko inbertsioarekin.

Urritxeko institutuaren ondoan dagoen aparkalekuak itxura eraberritua du. Udako oporraldiaz baliatuta, eta aparkalekuak sasoi honetan erabiltzaile gutxiago dituela kontuan izanda, Zornotzako Udalak hainbat lan egon ditu aparkalekuan.

Ingurua garbitzen hasi ditu aparkalekuko lanak. Ondoren, euri urak ondo drainatzeko sistema konpondu du, euri asko egiten duen egunetan arazorik ez izateko. Lan horiek bukatuta, zoladura berritu eta aparkalekua asfaltatu du. Obra amaitzeko, aparkalekuan seinalizazio berria jarri du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!