Zornotzako Kimera auzoan ur-hornidura sistema berria jarri du udalak

Anboto 2021ko abu. 20a, 13:04

Obra bi hilabete inguruko epean burutu da eta 117.000 euro inguruko kostua izan du.

Kimera auzoak edateko ura bideratzen duen ur hornidura sistema berria du. Zornotzako  Udalak egindako obrak bermatu du, auzoak ura hornitzeko sare berria izatea. Arkotxako biltegitik datorren ura hodi berri batera bideratu da, eta hau, dagoeneko Kimeran zegoen hodi batekin konektatu da. Orain arte, Kimerarako auzoa biltegi baten bidez erregulatzen zen iturburu batetik hornitzen zen, ura edangarri egiteko tratamendu modernorik gabe; sistema hau, gainera, ez zegoen egokitua landa eremuko beharretara. Udalak egindako obrari esker, auzoak Udalaren sare orokorretik jasoko du ura.

Proiektuaren lizitazioan aurreikusi zen bezala, obra maiatzean hasi zen eta bi hilabeteren buruan bukatu da. Aurrekontua 117.000 euro ingurukoa izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!