Uztail amaieran gazte batek Zornotzan jasan zuen jipoiaren harira, Ertzaintzak beste atxiloketa bat burutu du. Oraingoan, 15 urteko gazte bat da atxilotua, Sestaon. Ertzaintzak uste du jipoia bideoan grabatu zuena dela.
Ertzaintzak gaztea "laster" atxilotzeko asmoa zutela jakinarazi zion familiari. Hori jakinda, adin txikikoa bere kabuz joan da Sestaoko Ertzain-etxera. Momentuz atxilotu egin dute eta hurrengo orduetan adin txikikoen fiskaltzara eramango dute, Ertzaintzak ohar batean zehaztu duenez.
Kasu honetako 15. atxiloketa da honako hau; euretako zortzi adin txikikoak dira.