Hastear da SD Amorebietaren denboraldia. Taldeak smartbank ligan debutatuko du eta Zornotzako alkateak, Andoni Agirrebeitia Abendibarrek, "indarra eta babesa" helarazi die jokalari eta taldeko kide guztiei.
Horrez gain, Agirrebeitiak taldeak aurreko denboraldian erakutsitako lana, esfortzua eta ahalegina azpimarratu nahi izan ditu, eta orain "merezitako sariaz" gozatzeko ordua iritsi zaiela gogoratu du. Bestalde, zornotzar guztiei etxeko partiduekin gozatzeko eta taldeari babesa emateko gonbita luzatu die, nahiz eta partiduak Urritxen ez jokatu.