Arkupeetako zutabeak birmoldatu eta zoladura modu uniformean estali dute. Gainera, eremuari segurtasun handiagoa eskaini asmoz, argiztapena ere hobetu dute. Udaletik azaldu dutenez, Txiki Otaegi kalea herritarrentzat, "pasoko kalea izatetik, itxura berriarekin, kale atsegina izatera pasatu da".