Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu ditu aste honetan, Zornotzan asteburuan egondako istiluekin lotura dutelakoan; horietako bost adin txikikoak dira.
Joan den asteburuan, Zornotzan istiluak izan ziren herriko hainbat tokitan. Besteak beste, gazte bat jipoitu zuten jende askoren artean, eta buruan eman zizkioten golpeengatik konortea galduta Gurutzetako (Bizkaia) ospitalera eraman behar izan zuten. Larri jarraitzen du gazteak.