Abuztuaren 2an Zornotzan jokatuko da Plazandreak txapelketaren finala

Anboto 2021ko uzt. 29a, 16:25

Abuztuaren 2an Zornotzako pilotalekuan izango da finala, 19:30ean. Txapelketa osoan lehenengoz, zaletuen berotasuna igarri ahalko dute pilotariek; %35eko aforoa edukiko du partiduak.

Reyes Azkoitiak eta Erlantza Garciak entrenatzen dituzten taldeek elkarren aurka jokatuko dute Plazandreak txapelketaren bigarren edizioko finalean. Antolatzaileak zein entrenatzaileak pozik agertu dira txapelketak izan duen garapenarekin, eta emakumezko pilotarien harrobi emankor bat izango delakoan daudela azaldu dute gaur Zornotzan egindako agerraldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!