"Agerraldi antimatxuno" jendetsua egin dute Zornotzan, asteburuko gertakariak salatzeko

Anboto 2021ko uzt. 28a, 09:04

Hiru lagun ospitalera eraman behar izan zituzten herriko gune desberdinetan egondako istiluengandik. Ehunka herritarrek babestu dute eragile eta norbanakoek eginiko deialdia. 

Elkarretaratzean azken asteetako "giro jasanezina" salatu zuten, eta zaurituekiko elkartasuna adierazi zuten, baita ere. Horrez gainera, eraso guztien atzean "gizonen gizonkeria" dagoela salatu dute. 

Erasoak ekainean eta uztailean ere

Ekainean eta uztailean ere salatu dituzte eraso desberdinak Zornotzan. Ekainaren 19an eraso homofobo bat salatu zuen mutil batek, eta uztailean beste elkarretaratze bat egin zuten gazte koadrila batek jasandako erasoa salatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!