Zornotzako haurreskolako umeek 0 eta 1 urte bitarteko gela berrituak izango dituzte irailetik aurrera. Udalak egokitzapen lanei ekin die eta 83.000 euro bideratuko ditu egitasmo horretara. Aldaketa nagusien artean eremu berri biren instalazioa dago. Garbitasunerako gune bat atondu eta elikagaiak prestatzeko beste eremu bat ipiniko dite. Lehenengoari buruz, udalak jakinarazi du, besteak beste, bainuontzia eta aldatzeko altzaria instalatuko direla. Elikagaiak pretatzeko gunean, bestalde, hozkailua, harraska eta elikagaiak biltegiratzeko altzaria ipiniko dituzte.