Zornotzako Udalak osasun arauak betetzen jarraitzeko eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die herritarrei

Anboto 2021ko uzt. 22a, 13:52

Txertaketa kanpaina erritmo onean joateak eta talde-inmunitatea geroz eta gertuago egoteak ilusioa piztu duen arren, udalak zuhurtzia eta arreta eskatu ditu. 

Bestalde, Udalak jakinarazi du udaltzaingoaren presentzia indartzea erabaki duela eta horretarako arreta berezia eskatu diola Ertzaintzari. Pandemiak "esfortzu handia" eskatzen duela jakitun, udalak "erne" jarraitzeko eta "azken ahalegina egiteko" eskatu die herritarrei. Horrez gainera gaur egun indarrean dauden osasun neurriak ekarri ditu gogora:

  • Maskararen erabilera barruko espazioetan.
  • Maskararen erabilera kanpoan, gehienbat, distantzia gomendagarria ziurtatu ezin den kasuetan.
  • Pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzea.
  • Prebentzio protokoloak bete ezin diren ekitaldietan ez parte hartzea. Ez kanpoan, ez barruan.
  • Gehienez ere 6 herritarrez osatutako taldetan ibiltzea
  • Espazio itxiak etengabe egurastea.
  • Sintoma susmagarririk izanez gero osasun zentroagaz harremanetan ipintzea.
  • Positibo emanez gero, edo kontaktu zuzenen bat izanez gero, aztarnariei laguntzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!