Kontua #microempresas izeneko lehiaketatik dator. Etxeandiak eta Lauaxeta ikastolako Jone Escribano, Iñigo González, Jon Ortega eta Unai Carrera ikasleek espainiar estatuan egiten den mikroenpresen lehiaketan parte hartu dute. Saria irabazi dute han, 140.000 ikasleren artean sailkatu eta gero.
Egoitz Etxeandiak, aurrerantzean, zabalik du Junior Achievment Europek antolatzen duen jardunaldietan Europako irakasle ekintzailea izendatzeko aukera.