Zornotzako mugimendu feministak eta Akelarre aniztasunaren aldeko plataformak salatu dutenez, asteburuan erasoak egon dira Zornotzan. Mugimendu feministako iturriek jakinarazi dute, neska betek eraso matxistak jasan zituela. Gainera, ez da biktimari horrelakorik gertatzen zaion lehenengo aldia izan. Bestetik, mutil batek eraso homofoboa jasan duela salatu du. Harrika egin diotela salatu du.
Hau guztia salatzeko, mugimendu feministak eta Akelarre aniztasunaren aldeko plataformak elkarretaratzera deitu dute. Protesta arratsalde honetan egingo dute, Erreferendum plazan, 19:00etan.