Maria Benito Pirizen 'Gazte' margolanak irabazi du Enrike Renteria lehiaketa

Anboto 2021ko uzt. 19a, 09:11

Koronabirusaren eraginez, aurtengo Enrike Renteria lehiaketan ez da "zuzeneko" margo lehiaketarik egon. Carmen Marinek eraman du bigarren saria, eta Iraia Elexpuruk hirugarrena. Iraia Aspiazuk irabazi du ikusleen saria. 

Urtero lez Enrike Renteria margo lehiaketa antolatu dute Zornotzan. "Zuzeneko" margo lehiaketa ez da egin, bai ostera, "Zintzilik" modalitatea, Kolorez Bizi lelopean. 

Lehiaketara aurkeztutako lanak Zornotzako Euskal Herria plazan daude ikusgai. Aurreko edizioetako 70 lan ere jarri dituzte ikusgai, Zornotza osotik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!