Ibai Zabalari eta Oinatz Bengoetxeari tanto bakarra baino ez zitzaien falta izan partida eskuratzeko. Xabier Tolosa eta Joseba Ezkurdia nagusitu dira, 22-21. Zabalak bukaera hunkigarria eman zion bere ibilibideari. Bere lagunen omenalditxoa jaso zuen, eta baita enpresako kideen oparia ere. Zabalak berak, gainera, sorpresatxo bat eman zuen, bukaeran kopla batzuk abestuta.