Xabi Etxeitak Eibarren jokatuko du

Anboto 2021ko uzt. 16a, 07:48

Atzelari zornotzarrak denboraldi baterako sinatu du talde armaginarekin. Gaur goizean aurkeztuko dute. Eibarrek Bigarren mailan jokatuko du aurten, ostera Lehen mailara igotzeko helburuagaz.

Eibarrera Getafen jokatu ostean iritsiko da 33 urteko atzelaria; bi denboraldi egin ditu talde madrildarrean. Eibarreko iturriek Etxeitak duen esperientzia nabarmendu dute. Zornotzarrak 148 partidu jokatu ditu Lehen mailan, eta 111 Bigarren mailan. Europako txapelketetan ere lehiatu da Xabi Etxeita: bi partidu Champions Leaguen eta beste 25 Europa Leaguen.

Besteak beste, Getafen, Athleticen, Huescan, Elchen, Cartagenan eta Amorebietan jokatu du Xabi Etxeitak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!