Munarri gaztetxeak urtebeteko ibilbidea egin du

Ekaitz Herrera 2021ko uzt. 14a, 09:59

(Argazkia: Iratxe Etxeandia).

Urtebete pasatu da Zornotzako gazte asanbladak Forjarien jauregia okupatu eta bertan Munarri gaztetxea sortu zuenetik. Urteurrena ospatzeko, egitarau zabala prestatu dute.

Bariku honetan, adibidez, zinema eskainiko dute kalean. Zapatuan, herri kirolak, bazkaria eta zuzeneko musika izango dituzte. Egitarauak datorren astean izango du segida. Besteak beste, krema tailerra, briska txapelketa eta bertso saioa egongo dira astean zehar. Datorren barikuan Segundo traste, Out of the blue eta Oktavio Nievsky u los tomatez azules taldeen kontzertuak egongo dira. Aurrera begira gaztetxeari buruzko dokumentala eskainiko dute. Azken hau uztailaren 27an izango da. 

 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!