Onarturiko neurriagaz, Zornotzako Udalak gutxieneko kontratazio aldi bat bermatu gura du, orain artekoa baino luzeagoa. Hiru hilabeteko gutxieneko kontrataziotik sei hilabeteko kontrataziora pasako dira kontratuok.
Enpresek honako onura hauek jasoko dituzte trukean: udalerriko langabetu bat kontratatzen dutenek 4.000 eurora arteko diru laguntza jasoko dute. Eta kopuru hori beste mila eurorekin handituko dute, baldin eta kontratatutako beharginak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badu (RGI delakoa). Bestalde, behargin baten lanaldia gutxienez %50 handitzen dutenek, 4.000 euroko laguntza jasoko dute.