Ikasleak opor sasoian murgilduta daudela aprobetxatuta, Zornotzako Udalak berregokitzapen lan batzuk hasi ditu Larreako eskolan. Zehatz esanda, Eskolaurreko eraikinean egingo ditu hobekuntzak. Aurreikusitako ekintzen artean daude Hezkuntza Bereziko ikasgelak birkokatu eta handitzea, gela bakoitzean berogailu-erradiadore bana ipintzea, leihoak bitan zatitzea, eta armairuen ordez eskegitokiak eta tiraderak ipintzea. Horrez gainera, udalak gaineratu du gela berri horiek orain arte irakasleen gela izan den eremuan kokatuko direla. Horrek armairu berri bat ipintzea eta office-gela bat ipintzea ahalbidetuko duela jakinarazi du. Bestalde, komunetan ere obrak egingo dituzte. Komun egokituan bi komun instalatu eta aldagailu tolesgarri bat ere ipiniko dute.