Hasi dira Tantorta auzoa urbanizatzeko eta Eroskiren supermerkatu berria eraikitzeko obrak

Anboto 2021ko uzt. 1a, 09:06

Aurreikuspenen arabera, datorren urteko apirilean edo maiatzean irekiko dute supermerkatu berria.

Hasi dira Tantorta auzoa eta Eroskiren supermerkatu berria urbanizatzeko lanak Zornotzan. Aurreko izapide guztiak gainditu ondoren eta URA Uraren Euskal Agentziaren oniritzia jaso ondoren, Tantorta inguruko urbanizazio-lanei hasiera eman zaie, udalak ohar batean informatu duenez.

Paraleloki, Eroski Kooperatibak 1.500 metro koadroko salmenta-aretoko supermerkatua jarriko du bertan. Gutxi gorabeherako 1.325.000 euroko aurrekontuarekin eta sei hilabeteko egikaritze- epearekin, Tantorta auzoa berroneratzeko proiektuak, gerora izaera publikoa izango duenak, eremu horretan aldaketa urbanistiko handiak egitea ahalbidetuko du, hala nola, Boroatik Zornotzarako sarrera hobetzea, auzoan aparkaleku berriak sortzea, argiztapen berria duten San Pedro kaleko zuhaizti-espaloiak eraikitzea, ikuspen handiagoa izan dezaten, biribilgune bat jartzea eta autobus berria jartzea.

Eroskiko supermerkatuaren eraikuntza Tantorta auzoaren birsorkuntzarekin batera garatuko da eta 6 milioi euro inguruko inbertsioa izango du. "Merkataritza-azalera berri hori instalatzeak zuzeneko 40 lanpostu inguru sortzeko balioko du eta tokiko ekonomiaren motore gisa jardungo du, Zornotzako bizilagunentzako egungo merkataritza-eskaintza zabalduz", adierazi dute oharrean. Aurreikuspenen arabera, apirilean edo maiatzean irekiko dute supermerkatu berria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!