Zornotzan auto istripu bat gertatu da zauritu batekin

Anboto 2021ko eka. 27a, 13:04

Ibilgailu bat errepidetik irten da.

Gaur, 12:45 inguruan, auto bat errepidetik irten da eta istripua izan du N-634 errepidean, Zornotzan, Boroa parean. Suhiltzaileak eta osasun zerbitzukoak bertaratu dira. Istripuak zauritu bat eragin du, Ertzaintzako iturrien arabera.

Autoa erretiratu bitartean Bilborako noranzkoa itxita egon da eta trafikoa txandaka bideratu dute beste erreitik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!