[EGITARAUA] En Tol Sarmiento, Olatz Salvador, Xabi Solano eta Amak taldeen kontzertuak Zornotzan

Ekaitz Herrera 2021ko eka. 24a, 13:02

Karmen eta Santa Ana jaiak ospatuko ez direnez, Zornotzako Udalak kultur programa potoloa prestatu du. Musikak, antzerkiak, kirolak, bertso saioek eta umeentzako ekitaldiek Zornotzako kaleak hartuko dituzte uztailean. 60 ekitalditik gora egongo dira.

Uztaila indartsu dator Zornotzara. Jairik barik, hori seguru, baina herritar guztiei begirako kultur eskaintza potolo bategaz. Udalak 'Kultura martxan' egitaraua antolatu du, gustu, kolore eta adin guztiei begirako programa. Ekitaldi kulturalak uztailaren 1etik 25era bitartean egingo dira, eta kontuan hartuta euretariko asko eremu zarratuetan egingo direla, udalak gogorarazi du ezinbeste- koa izango dela sarrera aldez aurretik eskuratzea. Interesa dutenek ekitaldi bakoitzari dagozkion sarrerak eskatu beharko dituzte. Gero, zozketa baten bitartez erabakiko dute sarreren onuradunak nortzuk diren.

Egitarauan nabarmentzen diren ekitaldietariko batzuk musikari loturikoak dira. Besteak beste, En Tol Sarmiento, Olatz Salvador, Xabi Solano eta Amak taldeek joko dituzte kontzertuak. Bertsozaleak direnek Andoni Egañaren, Aitor Sarriegiren, Unai Iturriagaren eta Jone Uriaren saioaz gozatu ahalko dute. Umeentzako ekitaldiei buruz ere badago zer esan. Magia eta zientzia bateratzen dituen ikuskizuna, Yarleku konpainiaren Etxerik txikiena antzezlana edo Anita Maravillasen Kotondarrak egongo dira ikusgai. Gazteei begira ere, beste horrenbeste. Zornotzako kuadrillek piragua jaitsiera eta Non dago Mikel? dokumentalaren proiekzioa antolatu dituzte. Bestalde, ANBOTO partaide duenJantzari dokumentala ere egongo da ikusgai.

Ainhoa Salterain Berdintasun zinegotziak elkarbizitzarako balioak sustatzera deitu die he- rritarrei. Eraso matxistarik egon ez dadin Beldur Barik kanpaina egingo dute, eta, sexu askatasunari dagokionez, Harrotasunaren aldeko kanpaina sustatuko dute, "Zornotza herri anitza" delako.

EGITARAUA

UZTAILAK 1
20:00 MONOLOKOS Zornotza Aretoa. 

UZTAILAK 2
18:00 “ZIENTZIALARIAK” SUN MAGOA Zornotza Aretoa. 

21:00 ANNE LUKIN, NEREA RODRIGUEZ Jauregibarria aparkalekua. 

UZTAILAK 3
9:00 MENDI IGOERA, Urgozotik

18:00 URBELTZEN DANTZA GANBARA Amorebieta IV Frontoia.

21:00 OLATZ SALVADOR Jauregibarria aparkalekua

UZTAILAK 4
10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00 Familientzako ekintzak: parkea eta tailerrak. Larreako Goiko eskola.

UZTAILAK 8
20:00 THE DIGNITY ROAD Zornotza Aretoa.

UZTAILAK 9
19:00 Bertso saioa: ANDONI EGAÑA, AITOR SARRIEGI, UNAI ITURRIAGA, JONE URIA. Amorebieta IV frontoia

21:00 XABI SOLANO MAIZA & KIMUA DANTZA KOLEKTIBOA Jauregibarria aparkalekua.

UZTAILAK 10
10:00 URGOZO RUGBY TALDEAREN PARTIDA Larrea Rugby zelaian

12:30 “MR FRACK” XABI LARREAZornotza Aretoa.

18:30 SOINUTXIKIE Amorebieta IV frontoia.

21:00 ETS En tol sarmiento Jauregibarria aparkalekua.

UZTAILAK 11
10:00 XAKE TXAPELKETA XXXIX. Agustín de Zamakona Memoriala Gure Kirolak frontoia

10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00 Familientzako ekintzak: parkea eta tailerrak Larreako Goiko eskola

12:30 GRAFITTI TAILERRA Jauregibarria aparkalekua

20:00 INVICTUS Zornotza Aretoa

22:00 “AKELARRE FOC” LEKITTOKO DEABRUAK Jauregibarria aparkalekua

UZTAILAK 14
10:00/17:00 ESKOLARREN ENTRENAMENDU - TOPAKETAK FEDERATUEN FINALAK Amorebieta IV frontoia.

UZTAILAK 15
20:00 “ERLAUNTZA” VAIVEN Zornotza Aretoa.

UZTAILAK 16
18:00 “ETXERIK TXIKIENA” YARLEKU Zornotza Aretoa.

UZTAILAK 17
11:00 EUSKAL HERRIKO ARTZAI TXAKURREN TXAPELKETA Jauregibarria parkea

20:00 JANTZARI: TRADIZIOA ETA PAREKIDETASUNA Zornotza Aretoa.

21:00 STR Jauregibarria aparkalekua.

UZTAILAK 18
10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00 Familientzako ekintzak: parkea eta tailerrak Larreako Goiko eskolan

12:30 UDAZKEN TXISTULARIAK ETA INUN Amorebieta IV frontoia.

20:00 NON DAGO MIKEL? Zornotza Aretoa.

UZTAILAK 20
17:00 PIRAGUA JAITSIERA Ibaizabal erreka

UZTAILAK 22
20:00 “SOMOS LA LEY” BARSANTI Amorebieta IV frontoia.

UZTAILAK 23
18:00 “KOTONDARRAK” ANITA MARAVILLAS Zornotza Aretoa.

19:00 “GAZTE” HIKA TEATROA Amorebieta IV frontoia.

21:00 ZORNOTZAKO MUSIKA BANDA Jauregibarria aparkalekua

UZTAILAK 24
18:30 TRIKI PIU Amorebieta IV frontoia

21:00 AMAK Jauregibarria aparkalekua

UZTAILAK 25
10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00 Familientzako ekintzak: parkea eta tailerrak Larreako Goiko eskola

Zornotzako koadrilak eta Zotxote

UZTAILAK 16 
20:00 Kontzertuak

UZTAILAK 21 
20:00 ANE LINDANE ETA RAQUEL TORRES Bakarrizketa

UZTAILAK 23 
20:00 Kontzertuak

UZTAILAK 25 
20:00 Bertso saioa

Eta auzoetan

UZTAILAK 2
20:00 BLANCO Y EN BOTELLA Bideaur

UZTAILAK 3
20:00 FOUR SEASONS  Ixer

UZTAILAK 4
20:00 MARIA VAQUERIZO Zubipunte

UZTAILAK 9
20:00 JULIO VEIGA Boroa

UZTAILAK 10
20:00 ONINTZE San Miguel de Dudea

UZTAILAK 11
20:00 SUPERCREMALLERAS Ogenbarrena 

UZTAILAK 16
20:00 KITTU Bernagoitia

UZTAILAK 17
20:00 EZTANDAP Andrandi

UZTAILAK 18
20:00 HUMBERTO LUIS Jauregizahar

UZTAILAK 23
20:00 INUN Euba

UZTAILAK 24
20:00 JON ETA IRATXE Zubizabala

UZTAILAK 25
20:00 ORBAND SECRET Etxano

ABUZTUAN

ABUZTUAK 14
18:00 “TXORIAK TXORI” SARINI ZIRKO  Etxano

IRAILEAN 

IRAILAK 5 
20:00 “GELAJAUZIAK” KUKAI Euba

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!