Zornotzako emakume kirolariei eskainitako erakusketa antolatu dute Larrea kiroldegian

Anboto 2021ko eka. 21a, 13:37
Ainhoa Salterain, Hiritartasuneko arduradun politikoa eta Luciano Martinez, Kultura eta Kirol zinegotzia erakusketaren aurkezpenean.

Kiroldegiko sarreran ikusi daiteke eta 15 argazkiz osatuta dago.

Berdintasun plana jarraituz, Zornotzako Udalak antolatutako erakusketagaz "udalerriko kirolariak ikusarazi gura dira, haiek aintzat hartu, haien ahalegina eta dedikazioa balioetsi eta protagonismoa eman, beren aniztasunari erreparatuz", ohar batean azaldu dutenez.

Maria Mentxaka argazkilari durangarraren irudietan herriko askotariko taldeetan dabiltzan neskak eta emakumeak ikusi daitezke: judoan, igeriketan, karatean, areto futbolean, saskibaloian…

Erakusketako argazki batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!