Zornotzako kaleak Sexu Askapenaren aldeko koloreekin betetzeko deia

Anboto 2021ko eka. 18a, 19:30

LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ate-joka dagoenez, Zornotzako Udalak sexualitate, genero eta identitate diskriminazioei aurre egiteko kanpaina hasiko du datozen egunetan.

Ekainaren 28an ospatuko da LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, eta Zornotzako Udaleko Berdintasun Sailak horri begirako kanpaina aurkeztu du gaur: 'Harrotasuna 2021'. Batetik, herriko ostalariei eta dendariei eskatu die ostadar koloreko banderak eta ikurrak komertzioetan ipintzeko. Ikurrak ekainaren 24tik 28ra bitartean ikusgai egotea gura dute. Bestalde, herritarrei eskatu die pertsona guztien identitate, sexu orientazio eta genero eskubideak defendatzeko.

Gainontzean, herriko hainbat txokotan ostadar koloreko ikurrak zabalduko dituzte. Adibidez,  Sabino Arana eta Zezilia Galartzagoitia kaleetan, eta Zelaieta Parkean. Izan ere, bertako eserleku batzuk ostadarraren koloreekin margotuko dituzte. Ikur hori bera udaletxeko balkoian ere egongo da ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!