Ibaizabalgo ertzak berreskuratzeko lanak hasi dituzte Zubipunta industrialdean

Anboto 2021ko eka. 7a, 10:55

Gaur hasi dituzte ibaiertza berreskuratzeko eta babesteko lanak. Obrek astebete iraungo dute. 

URAk, Uraren Euskal Agentziak, eta Kantauri Ibaiak UTEak Ibaizabalgo ertza berreskuratzeko lanak hasi ditu Zornotzako Zubipunta industrialdean. Besteak beste, landaredia sartuko dute ibaiertzean. Hilabete batzuk lehenago ere antzera bateko lanak egin zituzten, izan ere, 2019ko azaroan errekara hainbat arbola jausi zirela-eta, errekaren emaria oztopatuta geratu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!