Parkour ikastaroa eskainiko dute Zornotzan

Anboto 2021ko eka. 2a, 10:38

Ekainaren 12an eskainiko dute, 11:00etan, Zubiondo parkeko skate gunean. Egitasmoa 16 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago.

Bizkaiko Foru Aldundiak parkour masterclass bat antolatuko du Zornotzan, 16 urtetik gorako gazteentzat. Mailaren araberako bi talde egingo dituzte. Talde bat eskarmenturik ez duten pertsonentzat zuzendua egongo da. Beste taldea, horrelako ariketetan jadanik aritu direnentzat. Interesa dutenek lotura honetan topatu dezakete informazio gehiago.  

Parkourra hiri-arkitekturak kirolaren bidez saihesteko eta herritik zehar mugitzeko kirola da. Egitasmoaren helburua "jarduera fisikoa eta garapen psikomotorra sustatzea" dela adierazi dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!