Haizetara! jaialdia ekainean itzuliko da

Anboto 2021ko eka. 1a, 10:01

2019ko edizioa.

Ekainaren 24, 25, 26 eta 27an egingo da aurtengo edizioa, osasun larrialdi egoerara egokituta. Banden nazioarteko lehiaketa, adibidez, ez da egingo aurten. 

Iaz formatu digitalean egin behar izan ostean, aurten fanfarriak, bandak eta kaleko musikariak Zornotzara itzuliko dira. Jaialdia "modu ezberdinean" egingo da; ekainaren 24, 25, 26 eta 27an Zornotza Aretoan, Amorebieta IV frontoian eta Zelaieta zentroko kontzertu geletan zuzenekoak egingo dituzte. 

Besteak beste, Satisfackshow, Balkan Paradise, Wonder Brass, Radio Kaizman, edota Brass Corp taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Aurten Banden nazioarteko lehiaketa ez da ospatuko, hala ere, publikoak talde onena bozkatu ahalko du haizetara.eus webgunearen bidez, ekainaren 25tik 27ra.

Sarrerak doakoak izango dira, baina ekainaren 1tik 10era bitartean izena eman beharko da, Zelaieta zentroan edo 946300650 telefonora deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!