Zornotzan 802 delitu erregistratu ziren iaz, 2019an baino %13 gutxiago

Anboto 2021ko mai. 28a, 10:43

10.000 biztanletik gorako herri bizkaitarren artean "seguruena" Zornotza dela jakinarazi du udalak.

Ertzaintzak eta Zornotzako udaltzaingoak elkarlanean egindako azterketa baten arabera, udalerriko delitu tasak behera egin zuen iaz. 2019an 922 delitu erregistratu ziren, eta 802 iaz, %13 gutxiago. Udalak zehaztu duenez, delitu mota guztiek egin dute behera, ondarearen aurkakoek batez ere. Koronabirusak, antza, izan du zerikusirik hor. Konfinamendu denboraldian ez zen etxebizitza lapurretarik erregistratu, eta erasoak zein indarkeriazko lapurretak ez ziren pandemia aurreko balioetara ailegatu. Udalak gaineratu du delituen beherakada lortzeko funtsezkoa izan dela Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren arteko elkarlana.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!