Luis Urrengoetxea, Larrabide eta Karmen kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan daude. Zornotzako Udalak igogailu bat atondu eta oinezkoentzako eskailera paraleloak ipiniko ditu bertan. Igogailua beirazkoa izango da, erabiltzaileek "segurtasun sentsazioa" dutela lehenesteko. Gehienez ere zortzi lagun sartu ahalko dira bertan. Lanek 900.000 euroko aurrekontua dute eta dena ondo bidean sei hilean amaituko dituzte.