Amorebietaren igoera

Zornotzako Udalak harrera egin die Amorebieta futbol klubeko ordezkariei

Anboto 2021ko mai. 25a, 14:35

Udaletxe aurrean atera duten familia argazkia.

Andoni Agirrebeitia alkateak zoriondu egin ditu. "Ikaragarria egin duzue".

Bigarren Mailara igo izanaren ospakizunek eta errekonozimenduek ez dute etenik. Gaur harrera instituzionalaren txanda izan da. Jon Larrea Amorebieta klubeko presidenteak, Asier Goiria kirol zuzendariak, Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaileak eta hainbat jokalarik Zornotzako Udaleko arduradunen berotasuna jaso dute. "Ikaragarria egin duzue", adierazi du Andoni Agirrebeitia alkateak. Euretaz "oso harro" daudela adierazi du eta Amorebietaren izena lau haizetara zabaltzen jarraitzera animatu ditu. Jon Larreak, berriz, "eskerrak" eman dizkio udalari "erabateko babesa" eskaintzearren.  "Ez zen posible izango zuek barik", adierazi du. Futbol klubak kamiseta bat oparitu dio udalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!