Erakusketa 22 argazkik osatzen dute. Batez ere, Euskal Herriko, Greziako Tinos uharteko edota Kataluniako paisaiak ikus daitezke erakusketan. Bufornek bidaien paisaiaren eta erretratuaren argazkigintzan du interesa, bereziki argazkigintza analogikoan eta teknika tradizionaletan.