- 0, 1 eta 2 mailetako ibilaldi osasungarriak antolatuko dira egunero.
- Ekainaren 4an, goizean, Barakaldoko Lorategi Botanikora bisita gidatua egingo da, baita lore naturalak dituzten girotzaileen tailerra ere.
- Ekainaren 8an "Nola lortu zoriontasuna" hitzaldia eskainiko du Orue Fundazioko Karin psikologoak.
- Ekainaren 10ean Algortako portura bisita gidatua ere antolatu da. Bertaratzen direnek Algortako Portu Zaharreko txokorik politenak ezagutzeko aukera izango dute.
Jarduera hauetan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 31tik aurrera eman ahal izango dute izena 688 692 806 telefono zenbakira deituz 10: 00etatik 14: 00etara.
Ekintzak, KZgunean:
Teknologia Berrien arloan, KZgunearen bidez, bi ekimen burutuko dira: "Digitalizazioa" eta "Buru aktiboa".
"Digitalizazioa" bi taldetan banatuko da:
- Lehena, maiatzaren 17tik 31ra, 11: 00etatik 13: 00etara
- Bigarrena, ekainaren 1etik 15era, 11:00etatik 13:00etara.
"Buru aktiboari" dagokionez, bi talde antolatuko dira:
- Lehenengo taldeak astearteetan arituko da 16:00etatik 17:15era.
- Bigarrenak ostegunetan 16:00etatik 17:15era.