Herrian jarduera ekonomikoa sustatu asmoz, Amorebono 2021 kanpaina martxan jarriko du Zornotzako Udalak. Horren aurretik baina herriko komertzioei kanpainagaz bat egiteko deia luzatu die udalak.
Interesa duten negoziek izen emateko orria beteko beharko dute. Herritarren Arretarako Zerbitzuan eskuratu dezakete orria, astelehenetik barikura 7:30etatik 15:00etara.