Zabalik dago umeen igeriketa ikastaroetan izena emateko epea

Anboto 2021ko mai. 13a, 09:30

Ikastaroak ekainean eta uztailean izango dira. 

Izena maiatzaren 13tik 18ra bitartean eman beharko da Larreako kiroldegian. Gero, maiatzaren 20an eta 21ean norbere maila neurtzeko proba bat egingo da, guztien artean, mailak zehaztu eta talde homogeneoak osatzeko.

Ekaineko ikastaroak arratsaldeko 17:30ean eskainiko dira astelehen, eguazten eta barikuetan, edo, martitzen eta eguenetan. Uztailekoak, aldiz, goizetan eskainiko dituzte. 12:00etatik aurrera eskainiko dituzte astelehen, eguazten eta eguenetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!