Etxanoko 'La Bañera' inguruko saneamendu lanak lizitatu dituzte

Anboto 2021ko mai. 10a, 12:32

Zornotzako Udalak 'La Bañera' lez ezagutzen den inguruko saneamendu sistema hobetuko du. Obrak lizitaziora atera dituzte.

Obren aurrekontua ia 148.000 eurokoa izango da eta hasten direnetik hiru hilabetera bukatuko dituzte. Etxeetako hondakin urak putzu septiko komun batera bota izan dituzte orain arte. Hori dela eta hondakin uren araztegi bat garatuko dute uren tratamenduari konponbidea emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!