Alkohol maila gainditzen zuen 25 urteko gizon bat atxilotu dute bart Zornotzan, pertsekuzio baten ondoren

Anboto 2021ko mai. 9a, 12:53

Ertzaintzak 25 urteko gidari bat atxilotu zuen bart gauean Zornotzan. Autoritateari aurre egiteagatik eta baimendutakoa baino alkohol maila altuagoagaz gidatzeagatik atxilotu zuten. Ertzainen seinaleei kasurik ez zien egin gidariak eta pertsekuzio baten ondoren geldiarazi zuten autoa. Oinez ihes egiten saiatu zen gizona, Ertzaintzak harrapatu zuen arte.

Gertaerak 23:00ak jotzeko minutu batzuk aurretik izan ziren. Zornotzako Ibarra auzoan oinezko bat identifikatzen ziharduen herritarren segurtasunerako patruila bat, etxeratze agindua urratzen ari zelako. Patruilaren parean autoa gelditu zuen gidariak, eta gidaria identifikatzera hurbildu ziren ertzainak, arrazoi berdinengatik. Momentu horretan, eta ertzainen seinaleei kasurik egin gabe autoa martxan jarri zuen gerio atxilotutako gidariak.  Pertsekuzioa hasi zen, ondoren.

Desobedientzia larria leporatuta Ertzainen atxilotu egin zuten 25 urteko gizona, eta ertzain-etxera eraman zuten. Bertan egin zioten alkoholemia-proba. Datozen orduetan epailearen aurretik pasako da, Ertzaintzak ohar batean informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!