Zelaieta Zentroko frontoiak itxura berria estreinatu du

Anboto 2021ko mai. 6a, 11:20

Udalak frontoia goitik behera margotu eta frontisaren inguruko barrubigunak berritu ditu. 

Kolore beltza eta urdina konbinatu dituzte pintaketan. Urdina, "udalerriarentzat" duen "sinbolismoa" dela-eta hautatu dute. Beltza, berriz, telebista bidezko pilota emankizunetan irudiaren kalitatea hobetzeko. Esku hartze honegaz, Zornotzako Udalak frontoian hobekuntzak egiteko fase bat amaitu du. Aurrerantzean atal gehiago etorriko dira. Frontoiaren estalkia berritzeaz gainera, bigarren solairuko bulego-lokalak berrituko dituzte. Udalak garrantzitsutat jo ditu erreformak. 20 urte igaro dira azken pintura moldaketak egin zirenetik. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!