Alokairurako laguntzak prest Zornotzako gazteentzat

Anboto 2021ko mai. 4a, 10:28

Alokairuan bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko zornotzarrek prest dituzte errentari aurre egiteko diru laguntzak. Udalak 30.000 euro ipini ditu gazteen eskura. 

Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko dira urriaren 31 baino lehen. Gazteek honako baldintza hauek bete beharko dituzte laguntzak jaso ahal izateko:

  • 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, bizikidetza unitatean kide diren mendeko adin txikikoak izan ezik. 
  • Eskatzaile edo bizikidetza unitateko kideetatik inork ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide diren kasuetan izan ezik, baldin eta titularkidetasun horren ehunekoak ez badu, %50 gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzaren balioa 75.000 eurotik gorakoa ez bada. 
  • Diru-laguntzen onuradun diren bizikidetza unitateetan sartutako pertsona guztiak diru- laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatu beharko dira alokairu kontratua sinatu ostean. 
  • Gutxienez, bizikidetza unitateko pertsona heldu bat Zornotzako herrian erroldatuta egon izana, gutxienez azken 2 urteotan jarraian edo gutxienez 10 urtetan jarraian, eskaria aurkezteko unean. 
  • Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak urtean 28.000 euro gordinetik beherakoak izango dira. 
  • Diru-sarreren osaerari dagokionez, amaitutako azken zerga ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 601,10 eurotik gorakoa izan. 
  • Familia Unitateko ezein kidek ez du errentatzailearekin inolako familia loturarik izango odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!