Langile bat hil da Zornotzako enpresa batean

Anboto 2021ko mai. 4a, 08:15

Lan heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur eguerdirako Enpresa Batzordeak. Kontzentrazioa 13:30ean egingo dute enpresaren aurrean. 

Zornotzako Forging Steel Products enpresan langile bat hil da bart. LAB sindikatuak, "istripu ez traumatikotzat" jo du 46 urteko langilearen heriotza.  

Lan istripu hori salatzeko eta familiari elkartasuna helarazteko Enpresa Batzordeak elkarretaratzera deitu du. Kontzentrazioa 13:30ean egingo dute, lantokiaren aurrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!